ARRIARANGO URTEGIA Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran auzoan dagoen urtegia da.
Urteko 2.355.000 m³-ren kontsumoa asetzeko eraikia, Goierriko 33.971 biztanleren beharrizanak betetzen ditu. Zehazki, ondorengo udalerri hauetakoena: Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Orendain, Gaintza, Baliarrain eta Legorreta.
1993an bukatu zuten eraikitzen eta sustatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia izan zen.
Arriarango urtegia porlan konbentzionalezkoa da. Urtegiaren uharkak 57 metroko altuera dauka, 250 l/s inguruko erregulazio-ahalmena, eta 11 km²-ko isurketa-arroa.
Urtegiaren uhatean Nestor Basterretxearen eskultura bat dago, erdian ikusten den hori hain zuzen ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario